XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Halako batean, zinegotzi bat, kazetari bat eta udal injinerua agertu ziren Kontzejuko atean.
- Zer dugu hemen? - galdegin zuten.
- Jolasparkea nahi dugu.
- Preso eraman nahi gaituzte.
- Oldartu egin dira.
Denak batera solastu ziren.
- Utzi haurrei hitzegiten - eskatu zuen liburuzainak.
- Bai, bai...
Utzi haurrei hitzegiten - erran zuen kazetariak ohar-liburuxka bat ateraz.
Haurrek berena erran zieten.
Behin haurrek bukatuta, honela galdegin zion zinegotziak injineruari:
- Ba al dago lekurik alderdi hartan?
- Bai! - ihardetsi zioten haurrek aho batez.
Guk ongi aski dakigu non.
Erakutsiko dizuegu.
- Zergatik ez ikustera joan? - erran zuen liburuzainak.
- Uhmmmm - injineruak.
- Uhmmmm, uhmmmm - zinegotziak.
- Bihar.
Bihar joanen gara toki horretara.